Zerbitzuak

scroll

Gure zerbitzuak

01

Balio-kate osoa kontutan hartzen duten duten diseinu zerbitzuak, kontzeptutik garapen zehatzeraino.

02

Produktu eta zerbitzu fidagarriekin espazio moldakor, erosoak eta ergonomikoak sortzea.

03

Hybrid Agile diseinua, ur-jauzi metodologia eta metodologia bizia uztartzen dituzten prozesuen bitartez.

04

Gure negozioa bizkortu, Start up ezberdinekin lankidetza berriak ezarriz

05

Negozio aukera berrien antzemate goiztiarra.

Lehen ideiatik amaitutako produkturaino

Produktuaren garapen estrategikoan laguntzen dizugu, ideiatik hasi eta modelo fisikoraino, eta bukatutako produktua garatzeko laguntza osoa eskeintzen dugu. Aurretiko eta serie garapenetatik hasi eta behin osagai eta modulu indibidual ezberdinen ekoizpenarekin hasi ostean, sistema osoak garatzeko laguntza eskeintzen dugu. Abangoardiako ezagupen eta ekoizpen-material arinen teknologiako azken joerak uztartzen ditugu.

Kontzeptu diseinua eta produktu garapena

Osagaien lehen bertsioek ere, produktu bat ekoiztu daitekeen eta ekoizteko moduari buruzko oinarrizko informazioa ematen dute. Estilo-balidazio horren baitan, osagai ezberdinak aztertuko ditugu, serieko ekoizpenari dagokionez agertzen duten bideragarritasuna eta ekoizpen horrek izango duen kostua murrizteko aukerak aintzat hartuz (Design For Manufacturing, DFM).

Diseinua eta produktua
Bideragarritasuna

Ingeniaritzan dugun esperientzia handiari esker, gure gain hartzen dugu moduluak eta osagaiak garatzeko ardura. Osagai eta sistemak funtzionalki integratzen ditugu eta, kasu guztietan, kalitate-maila handitzeko erronkari aurre egingo diogu.

Diseinua eta produktua
Egiaztatzea

Esperimentatu daitekeen funtzionaltasuna da autoa erosteko argudio indartsuenetako bat. Horrexegatik, garapen fasean alderdi guztiak aintzat hartzen dituen ikuspegi holistiko bat aplikatzen dugu. Segurtasuna, zinematika, erosotasuna, energia, erabilerraztasuna, ergonomia, kalitatea.

Akustikak eta erosotasunak berebiziko garrantzia dute ibilgailu modernoen gidatze-esperientzian. Zarata eta bibrazioak saihestu behar dira, bezeroarengan inpresio orokor positiboa sortzeko. Ibilgailuen izaerarekin bat datozen sistemen eta piezen soinuen diseinu kontzientea alderdi gehigarria da erosotasunaren ikuspegitik.

Produktu eta prozesuak
Baliozkotzea

Bideragarritasun-azterketa xehatua material egokiekin eta asmatutako prozesuekin egiten da orain. Horren barruan sartzen dira enbutizioaren simulazioa, lotura-teknologiaren baliozkotzea eta prozesuaren simulazioa. Kostuei erreparatzen diegu.

Xehetasunen esparruan, kontzeptu logistikoak ere optimizatzen dira, errentagarriak izan daitezen, adibidez, edukiontzietako enbalaje-dentsitatea handituz.

Ekoizpena abiaraztea

Bideragarritasuna (kostu eraginkortasuna), instalaziorako egokitasuna eta logistika baldintzak aztertu eta osagai indibidualen balidazioa egin ondoren, garrantzitsua da serieko ekoizpena hornitzaile eta zerbitzu-hornitzaileekin batera interfazean garatzeko prozesu horretan bezeroari laguntzea

CAD toolings. CATIA V5. tresnak

  • FEA modulua. ANSYS
  • Zinematika modulua. ASOM
  • Plastiko injekzio modulua. MOLDFLOW
  • FMEA diseinua
  • Perdoi konplexuen analisia
  • Catia Composer 3D Truke eta informaziorako
  • Zinematika softwarea. GIM
  • 3D inprimagailua

Parteka ditzagun ideiak

scroll