Pribatutasuna

1. Pribatutasun adierazpen honen xedea

Eskerrik asko OBE Kinematicsen webgunea bisitatzeagatik eta gure enpresan agertu duzun interesagatik. Guretzat, garrantzitsua da zure datu pertsonalak babestea. Horrexegatik, jarraian OBE Kinematicsen webgunea bisitatzen duzu bakoitzean biltzen diren datuen eta datu horiekin zer egiten dugunaren inguruko xehetasunak jasoko dituzu

2. Datuak biltzea eta erabiltzea

a) Automatikoki sorturiko datuak

Gure webgunea informazioa eskuratzeko baino ez baduzu bisitatu, pertsonalak ez diren datuak  bilduko dira automatikoki; ondokoak hain zuzen ere:

  • gure webguneetako bat irekitzeko data eta ordua.
  • jatorria, aukeratutako hizkuntza.
  • nabigatzaile mota eta sistema eragilea.
  • bisitatutako azken webgunea.
  • sarrera-egoera (transferitutako artxiboa, aurkitu ez den artxiboa, etab.)
  • gure webguneetan emandako denbora eta
  • zure IP helbidea.
  • Ireki dituzun webguneak erabili ahal izateko bildu eta gordetzen dira aurreko datuak, estatistika-xedeetarako eta gure webguneen edukia eta funtzionaltasunak hobetze aldera. Datuak era anonimoan prozesatzen dira, hau da, ez dira inoiz zure pertsona edo nortasunari lotuko.

b) Datu pertsonalak eta onespena

Izaera pertsonaleko datuak (izena, posta elektronikoko helbidea edo posta arrunteko helbidea, adibidez) zuk eskura utziz gero bilduko dira soil-soilik: esaterako, erregistro baten barruan, produktu edo zerbitzuren bat eskatzerakoan edo gure irudi datu-baseko irudiren bat eskatzerakoan.

Eman diguzun datuak eskatu dituzun jarduerak gauzatzeko erabiliko dira bakarrik, hau da, gure irudi datu-basetik aukeratu duzun irudi hori bidali ahal izateko.

Jasotako datu pertsonalak beste xedeetarako bildu, prozesatu eta erabili ahal izateko zure onespena eskatuko dugu aurretiaz. Datu pertsonal horiek zure onespenean zehaztutako xederako eta neurrian erabiliko dira soil-soilik.

Zure onespena edozein unetan uka dezakezu eta berehalako eragina izango du etorkizunari begira. Arren, onespenaren ukatze hori 7. klausulan jasotako helbidera bidal ezazu.

3. Datu pertsonalen babesa hirugarrenen aurrean

Datu perstonalak guk geuk edo Hettich Taldeko beste enpresa batzuek ("enpresa kideak") bildu, gorde eta erabiliko ditugu.

Eskariak prozesatu ahal izateko, zure datuak gurekin lan egiten duten zerbitzu-hornitzaile batzuren esku utz ditzakegu (adibidez, mezularitza, logistika edo ordainketa zerbitzuak eskaintzen dituzten hornitzaileak). Aldez aurretiko entregak edo ordainketak eginez gero, esaterako, faktura baten aurka egindako erosketa baten kasuan, kreditu-informazioko agentzia baten kaudimenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea gordetzen dugu, gure interes zilegia babesteko xedearekin.

Gure enpresa kideek eta zerbitzu-hornitzaileek datu pertsonalei buruzko legedia eta pribatutasun adierazpen honen ondoriozko baldintzak betetzen dituztela bermatuko dugu.

Gainontzean, ez da datu pertsonalik utziko hirugarrenen esku. Gehienbat ez dira salduko, ez eta beste xederen baterako erabili ere. Eskari ofiziala jasoz gero edo legediak hori egitera behartzen bagaitu, datu pertsonalak eskumeneko gobernu-agintarien esku utziko ditugu.

4. Cookien erabilera

Cookieak gure webgunerako erabiltzen ditugu. Gure webguneak bisitatzen dituzunean gure zerbitzaritik zure ordenagailura bidaltzen diren testu-artxibo txikiak dira cookieak. Zure ordenagailuak cookie horiek gordeko ditu. "Cookie iraunkorrak" eta "saioko cookieak" erabiltzen ditugu.

Cookie iraunkorretan (12 hilabetez gordetzen dira gehienez) gordetako datuen xedea da zure ordenagailua automatikoki igartzea gure webguneetako bat irekitzen duzun hurrengo aldian, bai eta zure interesetara egokitutako informazioa azaltzea ere.

Saioko cookietan gordetako datuen xedea da gure zerbitzuen mugarik gabeko erabilera ziurtatzea eta gure webguneen erosotasuna bermatzea aipatuak bisitatzen dituzun bitartean. Saioko nabigatzaileak nabigatzailea itxi bezain pronto ezabatuko dira.

Erabiltzen ditugun cookieak ez dute inolako datu pertsonalik gordetzen. Horrez gain, ez dugu inolako teknologiarik aplikatzen cookien bitartez lorturiko informazioa zure datu pertsonalekin lotzeko.

Zure nabigatzailearen konfigurazioaren bitartez cookieak instalatzen eta berreskuratzen diren ala ez erabaki dezakezu. Zure nabigatzaileak, esaterako, gordetako cookieak osotasunean ezaba ditzake edo webgune bakar batzuen erabilerara murritz ditzake. Halaber, edozein cookie instalatzear dagoenean mezu bat bidali eta zure erantzuna jaso arte instalazio hori eteteko konfigura dezakezu zure nabigatzailea. Saioko cookieak desaktibatuz gero arazoak egon daitezke gure webguneek eskaintzen dituzten funtzionaltasunen gauzatzerakoan.

5. Harremanak

Datu pertsonalak gurekin harremanetan jartzen zarenean (harremanaterako inprimaki baten bitartez, esaterako) bilduko dira. Harremanetarako inprimaki zehatzak gurekin harremanetan jarriz gero bilduko diren datuak azaltzen ditu. Datu horiek harremanetan jartzeko eta egin duzun eskari zehatza kudeatzeko erabiliko dira soil-soilik. Datuak tratatzeko lege-oinarria da zure eskaria GDPR erregelamenduaren 6 (1) f) idatz-zatia betez kudeatzeko dugun zilegizko gure interesa da. Zure eskaria guztiz bete bezain laster zure datuak ezabatu egingo dira, legediak aurkakoa ezarri ezean.

6. Hirugarrenen webgunetarako estekak

Webgune honek hirugarrenen (adibidez, gure merkatariza-kideak edo sare sozialetako hornitzaileak) webgunetarako estekak agertzen ditu. Esteka horietan klik egin eta gero ez dugu inolako ardurarik izango klik-egite horren ondorioz webgune horiek jaso duten informazio pertsonalaren (adibidez, zure IP helbidea) prozesatze, biltze edo gordetzeari dagokienez, ez baitugu inolako ardurarik hirugarrenen portaeraren gainean. Ez dugu inolako erantzukizunik izango hirugarrenek egin duten datu horien tratamenduari dagokionez.

7. Kanpoko zerbitzuak

Gure webguneak kanpoko eduki edo zerbitzuak (mapa-zerbitzuen hornitzaileak, esaterako) jasotzen ditu. Mota horietako zerbitzuak erabiliz edo hirugarrenen edukiak ikusiz gero, komunikazio-datuak trukatuko dira zure ordenagailuaren eta dagokion hornitzailearen artean, zio teknikoen ondorioz.

Zenbaitetan, hirugarrenen zerbitzu edo eduki zehatzetako hornitzaileak zure datuak prozesa ditzake ere, bere xede propioetarako. Zintzo eta leialki aitor eta adieraz dezakegu, gure ezagupenaren neurrira, datuak beren xede propioetarako erabiltzen dituzten hornitzaileen zerbitzu edo edukiak ondoko alderdiak bermatzeko xedearekin konfiguratzen saiatu garela: zerbitzu edo eduki horiek azalerazteaz haratago doazen xedeetarako egon litezkeeen komunikazio guztiak ekiditeko edo, bestela, egon litezkeen komunikazio guztiak zuk zerbitzu horiek aktiboki erabalitzen duzunean baino ez direla gertatuko bermatzeko. Inolako ardurarik ez dugunez hirugarrenek jasotzen dituzten datuen gainean edo datu horien inguruan egiten duten tratamenduaren gainean, ez dugu informazio loteslerik ematerik zure datuen prozesatzeak eta erabilerak izango duten xede edo irismenaren inguruan.

Horrenbestez, zure datuen aipatu xede edo irismenaren inguruan informazioa sakonagoa lortu ahal izateko, ikus sartu ditugun zerbitzu edo edukien hornitzaileek datu pertsonalen babesari buruz egin dituzten adierazpenak, legez behartuta baitaude datu pertsonal horiek babestera.

8. Hirugarrenen webgunetarako estekak

Webgune honek hirugarrenen webgunetarako estekak jasotzen ditu, gure merkataritza-kideen webgunetarako estekak esaterako. Kanpoko edukiak direnez, ez dugu inolako kontrolik beren gainean eta, horrexegatik, ez dugu inolako erantzukizunik hartuko kanpoko webgunetako edukiei dagokienez, gehienbat webgune horietako operadoreek datu pertsonalak babesteko xedearekin hartu dituzten neurriei dagokienez.

9. Zure datu pertsonalak enpresa kide eta hirugarrenen esku uztea

Hettich taldeko enpresen barruan, kontratuko edo legeko baldintzak betetzeko xedearekin datuak behar dituzten enpresek jasoko dituzte soil-soilik zure datuak. Halaber, eta interes-oreka batean oinarrituta, datu pertsonalak partekatzen ditugu zenbait enpresakin eta horiei ere bidaliko zaizkie.

Erabiltzen ditugun zerbitzu-hornitzaileek ere datuak jaso ditzakete xede hauetarako. Informatika- eta telekomunikazio-zerbitzuak kategorietako enpresak dira. Gure zerbitzu-hornitzaileak arreta eta tentu handiz aukeratu ditugu eta noizean behin gainbegiratu eta ikuskatzen ditugu. Datu pertsonalak gure izenean prozesatzen dituzte bakarrik, eta dagokion lankidetza-kontratuen arabera ezarri diren baldintzak zorrozki betez.

Gainontzean, zure datu pertsonalak ez dira hirugarrenen esku utziko. Hain zuzen ere, ez ditugu salduko, ez eta beste xede batzuetarako erabili ere. Eskari ofiziala jasoz gero edo legediak hori egitera behartzen bagaitu, ordea, datuak eskumeneko gobernu-agintarien esku utziko ditugu.

10. Interesdunaren eskubideak

Datuak babesteko legeak eskubide ugari esleitzen dizkizu, tratamenduaren arduradunaren aurrean (ikus 2. klausula, arestian), datu pertsonalen tratamenduari lotuta. Interesdun guztiek ondoko eskubideak dituzte

  • Gorde ditugun bere datu pertsonalen inguruko informazioa jasotzeko eskubidea;
  • Bere datu pertsonalen tratamendua zuzendu, ezabatu edo murrizteko eskubidea;
  • Tratamenduaren aurka egiteko eskubidea (informazio gehiagorako, ikus  14. klausula);
  • Datuen portabilitaterako eskubidea;
  • Datuen babesa kontrolatzeko aginte baten aurrean erreklamazioa egiteko eskubidea;

11. Emandako onespena ukatzea

Zure datu pertsonalen prozesamendurako onespena eman baduzu, onespen hori edozein unetan uka dezakezu. Eskubide hau aplikagarria da ere GDPR erregelamendua indarrean sartu baino lehen (hau da, 2018ko maiatzaren 25a baino lehen) emandako onespenen kasuan. Kontuan izan ukatzeak etorkizunari begira izango duela eragina soil-soilik. Ez da aplikatuko onespena ukatu baino lehen gauzaturiko prozesatze guztietan.

12. Aurka egiteko zure eskubideari buruzko informazioa

GDPR Erregelamenduaren 6 (1) f) artikuluak (interes-haztapenean oinarritutako datuen tratamendua) dioenaren arabera, edozein unetan duzu zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, zure egoera partikularrak aipatua justifikatzen badu. GDPRko 4(4) artikuluaren zentzuan, arau hau aplikagarria da ere aurreko xedapenean oinarritutako profil-osatze guztien gainean.

Eragozpenbide bat aurkeztu gero, zure datuak tratatzeari utziko diogu, zure interes, eskubide edo askatasunen gainetik dauden zilegizko eta presazko zioak egiaztatu ezean tratamendu horrekin jarraitu ahal izateko. Tratamendu hori legeko erreklamazioak aurkeztu, gauzatu edo defendatzeko erabilgarria izanez gero, aipatu tratamendua mantendu egingo da.

Kasu berezi batzuetan, zure datu pertsoinalak zuzeneko publizitatea egiteko erabiliko ditugu. Eragozpenbidea aurkez dezakezu, edozein unetan, zure datu pertsonalak erabiliak izan ez daitezen publizitate mota horretarako; eta profilen osatzeari ere aplikatuko zaio, zuzeneko publizitate horri lotuta dagoen heinean.

Zuzeneko publizitate horren xedeetarako eginiko tratamendu horren aurka eginez gero, utzi egingo diogu zure datuak xede horietarako erabiltzeari.

Eragozpena era informalean egin daiteke "Eragozpenbidea" hitza erabiliz eta zure izena, helbidea eta jaioteguna idatziz. Ondoko helbidera bidali beharko duzu:

Hettich Holding GmbH & Co. oHG
Vahrenkampstrasse 12 - 16
D - 32778 Kirchlengern
protection(at)de.hettich.com
2019ko apiriletik indarrean.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu

Webgune honetako cookieak eskainitako edukia eta iragarkiak pertsonalizatu, sare sozialen funtzioak eskaini eta trafikoa aztertzeko xedearekin erabiltzen dira. Halaber, webguneaz egin duzun erabileraren inguruko informazioa partekatzen dugu sare sozial, publizitate eta web analisirako gure kideekin. Hauek, informazio hori zuk eman dizkiezun datuekin edo beren zerbitzuak erabili dituzun bakoitzean bildu duten informazioarekin gurutzatzeko aukera izango dute.